+34 900 840 450

ULMA LIFTING SOLUTIONS

ULS Konpromisoa ULMA Taldea Enplegua Kontaktua Berriak

ULMA LIFTING SOLUTIONS

Volver

Fundiciones San Vicentek orga jasotzaileen flota berritu du ULMA Lifting Solutionsekin, renting modalitatean

18/09/25ULMA LIFTING SOLUTIONS
imagen

Fundiciones San Vicentek, Bizkaian zazpi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen kooperatiba industrialak, orga jasotzaileen parkea berritu du osorik ULMA Lifting Solutionsen eskutik.

Rentinga eraginkortasunerako eta kostuak kontrolatzeko formula gisa.

Burdina gris eta nodularreko piezen galdaketan espezializatuta dagoen konpainiak ekipo elektrikoak protagonista diren flotaren alde egin du. Erabaki horrekin, efizientzia energetikoarekin, jasangarritasunarekin eta barne prozesuen segurtasunarekin duen konpromisoa indartzen du.

Eragiketa renting modalitatean itxi da, eta, horri esker, Fundiciones San Vicentek flota modernoa du, bere ekoizpen beharretara egokitua, eta mantentze kostuak ezin hobeto kontrolatuta.

ULMAk bezero historiko baten konfiantza sendotzen du berriro.

Proiektuak Fundiciones San Vicenteren eta ULMAren arteko harremana sendotu du berriro, bezero historiko baten konfiantza berreskuratuta, mantentze lanetarako eredu jasangarriagoetarako elkarrekin aurrera egiteko.

“Guretzat harro egoteko modukoa da Fundiciones San Vicente bezalako enpresa batek berrikuntza hori publikoki ikusarazteko aukera ematea, elkarrekin eraikitzen jarraitzen dugun konfiantzaren erakusgarri”, nabarmendu du Ibon Hurtado ULMAko teknikari komertzialak.

Flota de transpaletas y carretillas ULMA en las instalaciones de Fundiciones San Vicente

ULMA LIFTING SOLUTIONS

Otadui, 8-10
20560 Oñati, Gipuzkoa (España)

ULMA LIFTING SOLUTIONS

LinkedIn
YouTube