1. Webgunearen arduradunaren datuak
Kontuan harturik Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikulua, jakinarazten da webgune honen arduraduna dela:
Sozietate-izena: ULMA Manutentzio Zerbitzuak S. Coop.
Egoitza soziala: Otadui pasealekua 8, 32 P. Ku., 20560 Oñati (Gipuzkoa)
IFK: F75037127
Teléfonoa: 943 71 80 33
Kontakturako helbide elektronikoa: info@manutencion.ulma.es
2. Webgunea erabiltzeko baldintzak
Webgune honetan sartzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta berekin dakar erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzea lege-ohar honetan ezarritako baldintzak. Baldintzekin ados ez bazaude, ez erabili webgunea, faborez. Erabiltzaileren konpromisoak dira: modu egokian erabiltzea webgune honetan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak; ez erabiltzea legez kontrako edo fede onaren kontrako zereginetan, ez eta kalteak eragiteko ere webguneko sistemetan; ez saiatzea sartzen webgunearen eremu mugatuetara, horretarako baimenik gabe.
3. Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetako eduki guztiak (testuak, irudiak, logotipoak, ikonoak, softwarea eta diseinu grafikoa barne) jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte, eta ULMA Manutentzio Zerbitzuak S.Coop.-enak edo erabiltzea baimendu duten hirugarrenenak dira. Debekatuta dago edukiak erreproduzitzea, banatzea edo aldatzea, baimen espresurik gabe.
4. Erantzukizuna
ULMA Manutentzio Zerbitzuak S.Coop.-ek ez du ardurarik izango webgune hau edo kanpoko esteken bidez hirugarrenen orrietatik lor daitekeen informazioa gaizki erabiltzeak sor ditzakeen kalteetan. Gainera, ez du bermatzen webgunea une oro funtzionamenduan eta erabilgarri egotea, ez eta haren hutsezintasuna ere.
5.Legedia eta jurisdikzio aplikagarria
Baldintza hauek aintzat hartzen dute Espainiako legedia. Webgunea erabiltzean sortutako edozein eztabaida edo desadostasun uziko da Bergarako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien esku.