1. Tratamenduaren arduraduna
ULMA Manutentzio Zerbitzuak S. Coop. da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta lege-oharrean jasotakoak dira harekin harremanetan jartzeko datuak.
2. Tratamenduaren helburua
Datu pertsonalak erabiltzearen helburuak dira:
- Kontaktu-inprimakiaren bidez eginiko informazio-eskaerak eta kontsultak kudeatzea.
- Newsletter edo komunikazio komertzialetarako harpidetzak kudeatzea, aurretik baimena eskatuta.
- Erabiltzailearen esperientzia hobetzea, datu anonimizatuekin eginiko analisi estatistikoen bidez.
- Langileak hautatzeko prozesuetan erabiltzea, curriculumak jasotzen diren kasuetan.
- Erabaki automatizatuak edo profilen araberakoak hartzen badira, erabiltzaileari jakinaraziko zaio espresuki.
3.Datuak tratatzeko lege-oinarria
Datu pertsonalen tratamenduaren oinarriak dira::
- Interesdunaren baimena.
- Kontratu bat edo kontratu-aurreko neurriak betearaztea.
- Arduradunaren interes legitimoak; hala nola zerbitzuen segurtasuna eta hobekuntza.
- Lege-betebeharrak betetzea.
4. Datuen hartzaileak
Behar izanez gero, honako hauei emango zaizkie datuak:
- Zerbitzu teknologikoen hornitzaileei (hosting, email marketing, trafikoaren analisia).
- Agintari eskudunei, lege-errekerimendurik egonez gero.
Datuen nazioarteko transferentziak egiten badira, babes-neurri egokiak hartuko dira, DBEOren arabera.
5. Datuak gordetzeko epea
Datuak gordeko dira bildu diren helburua betetzeko behar den denboraz, bai eta legeak ezarritako denboraz ere.
6. Erabiltzailearen eskubideak
Eskubide hauek balia ditzakezu:
- Zure datu pertsonaletara sartzea.
- Datu okerrak zuzentzea.
- Zure datuak ezabatzeko eskatzea.
- Egoera jakin batzuetan tratamendua mugatzea.
- Helburu jakin batzuetarako tratamenduaren aurka egitea.
- Zure datuak beste zerbitzu-hornitzaile bati eramatea.
Eskubide horiek baliatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu (lopdUSM@manutencion.ulma.es), edo idatzi bat, helbide honetara: Otadui pasealekua 8, 32. P. Ku., 20560 Oñati (Gipuzkoa). Zure eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).